Podemos eta Izquierda Ezkerrarekin batera, Erlijio irakasgaiaren klase orduak murrizteko lege proposamena aurkeztu duguk. EH Bildun argi dugu erlijioak eskolatik kanpo egon behar du, eta ikastetxeetan erlijiorik ez emateko bideak jorratzen jarraituko dugula Erlijioa familia esparruan landu beharreko gaia dela uste dugu. Tamalez, Estatuaren legislazioak ez digu uzten hemen Nafarroan erabaki propioak hartu eta erlijioa erabat ikastetxeetatik atera. Zentzu honetan, berriz, eskuak lotuta ditugu Madrilen partetik. Egungo legediak uzten digun bide bakarra erlijioaren saioak murriztea da.

Izan ere, Akordio Programatikoan jasota dugu, batetik, 1979an Vatikanoarekin sinatutako akordioak denuntziatzeko eskatuko diogula Estatuko Gobernuari, eta bestetik, eskolako curriculumaren barruan erlijio konfesionala ez emateko legezko bideak aztertuko ditugula. Horixe bera da akordio programatikoan jasota duguna, eta uste dugu unea iritsi dela Aurrera eramateko. Zentzu honetan egina dago Lege Proposamen hau zentzuzkoa eta bidezkoa delako.

Aurkeztutako legea proposamenak 2saioetatik batera jeisten ditu erlijio klaseak lehen eta bigarren hezkuntza eta hiru saiotik batera batxillergoan.