Gaur egun, oraindik ere, indarrean diren hezkuntza arloko murrizketei buelta emateko konpromezu zehatza eskatu dio Nafarroako EH Bilduk nafar Gobernuari Parlamentuan erregistratutako mozio baten bitartez. EH Bilduk, UPNren garaiko Gobernuaren Apirilaren 20ko 14/2012 Foru Dekretua salatu du, hezkuntza arloko gastu publikoaren razionalizazioa izenburupean, murrizketak inposatzen zituena. Dekretu horrek ratioen igoera, irakaslegoaren zama handitzea eta irakasleen baja eta baimenen ordezkapenen murrizketa ekarri zuen. Aldaketaren Gobernuak Haur eta Lehen Hezkuntzako murrizketei buelta eman die narren, oraindik ere lan asko dago egiteko bigarren hezkuntzako klase orduak eta ratioak berreskuratzeko, ikasleek kalitatezko hezkuntza jaso eta irakasleek lan baldintza duinak izan ditzaten.

EH Bilduk gogorarazi nahi du Akordio Programatikoan sinatutakoa, ratioen gutxitzeaz eta irakaslegoaren klase orden gutxitzeaz. EH Bildurentzako lehentasunezko gaia da honakoa, hezkuntzaren kalitatean ondorio zuzena baitu.

Zentzu honetan, EH Bilduk bat egiten du murrizketen kontra, larunbat honetan, hezkuntza arloko 9 sindikatuek Iruñean deitu duten manifestazioarekin.