Gaur hain zuzen gure asmoa da, kurtso politikoari hasiera ematea eta hurrengo hilabeteotan izanen ditugun erronkei begira jartzea. Oporren osteko prentsaurrekoa dela diogun arren, aurtengo uda berezia izan da, lan eta jarduerez beteta, herritarrek maiatzean eskatutako Nafarroaren aldaketa eraikitzen.

Badakizue, lekuko zuzenak izan zaretelako, prozesu luzea, ilusionantea eta 4 alderdien arteko ardura eta konpromezua eskatu diguna. Horren fruitu da ez soilik egungo Nafarroako Gobernua, baita hainbat udal eta instituzio, aldaketaren bidean jarri direnak ere.

Aldaketa hasi da, eta hurrengo hilabeteotan sendotzen joan beharko gara. Aldaketak Aurrera egin behar du eta horretarako tresnarik onena, 4 alderdien artean, pasa den uztailean sinatu genuen Aldaketaren aldeko akordioa da.

Esaten dugun moduan, arduraz jokatu behar izan dugu, erraza izan ez den arren, Nafarroako herritarren gehiengo begira zuen prozesu honetan.

Zailtasun horretatik beraz, ulergarriak ikustn ditugu hainbat eragile, sindikatu eta taldeek, hartutako zenbait neurriren aurrean azaldu dituzten kexak eta zalantzak.
Aldaketa guztion artean egin behar dugu, ez soilik 4 alderdien artean, baita eragile sozialekin ere, kalearekin herritarrekin...horrexegatik EH Bilduk, sinatutakoa betetzen delaren bermea izanen da, aldaketa sendoa eta sakona izan dadin.

Argi dugu zein izango den gure lana datozen hilabeteotan: Aldaketarako akordioa betetzen dela bermatuko dugu. Horixe izanen da gure lan tresna, 4 alderdien artean sinatutako konpromezua; neurri jakinekin, pausu markatuekin... Urrats guztia hauek betetzen direla ziurtatzea eta bultzatzea izanen da beraz gure lana.

Sortu berri diren departamentuek orain zehaztu beharko dute lan plangintza. Beraiek markatu beharko dituzte sail bakoitzean dauden helburuak betetzeko hartu beharreko neurri eta erabkiak.

Eta horretarako herraminta bereziki garrantzitsua izanen dira aurrekontuak Hauxe da datozen asteotan dugun erronkarik handiena. Guztion artean adostu behar dun erreforma fiskalak, aldaketarako aurrekontuak baldintzatuko ditu. EH Bilduk, aldaketaren neurriak bermatzeko beharrezkoak diren pausu eta neurriak bultzatuko ditu datozen hilabeteotan.

Eta zeintzuk dira neurri hauek? Batzuk jadanik hartzen ari dira, gehien bat, Nafarroak oraindik bizi duen larrialdizko egoerari aurre egiteko. Hortxe dugu esate baterako pobreza energetikoari aurre egiteko neurria edo ta datozen hilabeteotan egin beharreko Oinarrizko Errentaren lege berria.

Hurrengo hilabeteotan ere, alfonbrak altxatzeko konpromezuari heldu beharko diogu. Sail guztietan auditoriak egiteaz gain, parlamentuan CAN aferari buruzko benetazko ikerketa batzorde sakona zabaldu beharko dugu.

Horrekin batera, iraganeko erregimenak eraikitako txiringito eta negozio ilunekin bukatu beharko dugu. Klientelismoarekin eten eta modu garden eta irekian aritu.

Hoiexek izanen dira EH Bilduren jardunaren gakoak, aldaketa sendotu eta indartzea. Exigenteak izanen gara, sinatutakoa bete dadin, benetan horrek aldaketa sakona eta iraunkorra bermatuko baitu.

Zentzu horretan, erabat ados gaude datozen hauteskunde orokorretara begira, aldaketarako indarren arteko hautagaitza amankomuna sortzeko egindako proposamenekin. Nafarroako aldaketa sendotu behar dugu, eta aho batez Madrilen aurrean agertu. Legegintzaldi interesgarria dator estatu mailan ere, aldaketa asko eta sakonak aurreikusten dira, eta berebiziko garrantzia izanen du Nafarroako aldaketak Madrilen ahots sendoa izatea.