Gerra Hotzaz geroztik NATOK antolatzen dituen maniobrarik handienak izanen dira, Nafarroako Bardeetan egingo direnak. EH Bilduk ariketa hauen inguruan dagoen isiltasun eta opakutasuna salatu nahi du, kontutan izanda 30.000soldadu eta ehunka militar ibilgailu izanen direla nafar lurraldean. EH Bilduk, Carmen Alba Gobernu Delegatuaren agerraldia eskatu egin du parlamentuan, maniobra militar hauen berri eman eta Nafarroan izan dezaketen ondorioei buruz informa dezan. Gogoratu beharra dago, aurten jadanik, bitan gertatu direla Bardeetan persona zibilen kontrako istripu larriak. EH Bilduk bere kezka azaldu nahi du, urrirako aurreikusiak diren ariketa militar erraldoi hauek ez ote duten Bardeetako inguruan arrisku gehiago sortuko, inguruetako herritar eta herritarren kaltetan.

Nafarroako EH Bilduren ekimen parlamentario honek, Madrilgo Kongresuan Sabino Cuadra Amaiurko diputatuak egindako informazio eskakizunarekin bat egiten du.