EH Bilduk, Nafarroako ospitaleko haurrendako instalazioetara bisita eskatu du parlamentuan. “Ireki zenetik, berrikuntza edo ta hobekuntza lanik izan ez duen solairua da haurrena” azaldu du osasun batzordeko bozeramalea den Bakartxo Ruizek, “dutxetan ez dira gurpildun aulkian sartzen” azaldu du Ruizek adibide moduan.

Zentzu honetan EH Bilduk, Osasun batzordeko parlamentariek, tokian bertan instalazio honen egoeraren berri ezagutzeko bisita eskatu du. Bisitaz gain, bertako arduradun eta langileekin bilera eskatu du EH Bilduk, haurrendako tratamendu egokirako dauden beharrak eta eskakizunak ezagutzeko.