EH Bilduk, galdera erregistratu du Nafarroako Parlamentuan ezagutu berri diren debekuen harira. Hain zuzen EH Bilduko talde parlamentarioak egungo Nafarroako Gobernuari, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak agindutako debekuen gainean duen iritziaz galdetu dio. Carmen Alba Gobernu ordezkariak, igande honetan, Iruñean “Memoria eta Askatasuna” lemapean 1975an frankismoak fusilatutakoen omenez deitutako manifestazioa debekatu egin du, baita Altsasun egitekoa zen beste ekitaldi bat ere.

EH Bilduk, zentsura jarrera honen gainean, Nafarroako Gobernuak egiten duen balorazioa ezagutu nahi du