EH Bilduk, trafiko arloko eskumenen inguruan ezagutu berri den sententzia judizialaren gaineko kezka azaldu du. “Sententziak, irakurketa murriztailea egiten du, Nafarroak dituen eskumen historiak ahaztuz” adierazi du Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaleak “gure eskumen historikoak ukatzera ailegatzen da”.

EH Bilduk jabeldura aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan, aldaketaren Gobernuak egoera honetan duen jarrera argitzeko. “Sententziak sortutako egoera konpondu eta berbideratzeko Gobernuaren jarrera ezagutu nahi dugu” adierazi du Araizek, “Nafarroako eskumen historikoen defentsan izango duen jarrera eta hartuko dituen neurriak jakin nahi ditugu, kasu honetan trafiko arloan Nafarroari dagozkion eskumenen inguruan”.