EH Bilduk, Paz Fernández Nafarroako Lan Zerbitzuaren zuzendariaren agerraldia eskatu du, instituzio honek UGT eta CCOO sindikatuen hainbait liberaturen soldata ordaitzen duela ezagututa.

EH Bilduk jakin nahi du, ea 2004ean Nafarroako Lan Zerbitzua eta bi sindikatu hauen artean sinatutako akordioak, liberatuak ordaintzeko finantziatzio estalia suposatu duen. ELA-k egindako salaketak dioenez, akordio horretan 30 bat indikalisten izen abizenak azaltzen dira, diru laguntzen onuradun moduan, bere lanarekin bat ez datozen arlotan. Adibide moduan, ELAren txostenak, UGTko Gazteri saileko arduraduna aipatzen du, Nafarroako Lan Zerbitzuak berdintasunaren inguruko programak martxan jartzeagatik ordaintzen zion.