EH Bilduk galdera erregistratu du Parlamentuan Nafarroako Gobernuko Lehendakari ordeak Zilbetiko proiektuari buruz esandakoaren harira. 2015eko azaroaren 15eko Diario de Navarrako kronika batean jasotakoaren arabera, Magnesitas de Navarra enpresaren harrobi proiektua Zilbetira egokitzeko aukera aztertzen ari da Nafarroako Gobernua. Kazetariak emandako argibideen arabera, Gobernua legeari dagozkion irtenbideak aztertzen ari da, betiere aipatutako proiektua eta ingurumen alorreko legedia bateragarri egiteko.

Kronikak Manu Aierdi Lehendakariordearen adierazpenen berri ematen zuen, eta bertan azaltzen zenez, eta kronika bera hitzez hitz jasota, “se ha creado un equipo con la empresa y los alcaldes para ver cómo damos una vuelta a toda la legislación que regula la posible compatibilidad de actividad económica con exigencias medioambientales”.

Horretaz gain, honako hau ere hitzez hitz kronikatik jasota dago: “’Si tenemos que revisar alguna normativa autonómica, los planes de gestión las Zonas Especiales de Conservación (ZEC) u otras cosas, lo haremos’ señaló literalmente”.

Adierazpen hauek kezka zabaldu dute zonaldeko herritarren artea eta baita proiektu honen aurka lan egin duten eragileen artean. Honela, EH Bilduk galdera erregistratu du parlamentuan lehendakari ordeak esandakoa egia ote den jakin eta Nafarroako Gobernuak Zilbetiren inguruan aurreikusten dituen lege aldaketak ezagutu ahal izateko.