Adolfo Araiz Nafarroako Parlamentuko EH Bilduko bozeramaleak salatu duenez, “Alderdi Popularra ez da fidatzekoa, Rajoy eta Montoro ere fidatzekoak ez diren moduan. Hala mintzatu da Araiz, Volkswageneko BEZaren inguruko errekurtsoari egindako galderaren harira. Euskal Herria Bilduko bozeramaleak esan duenez bere garaian “akordioa onena ez bazen ere onartu egin genuen. Nafarroako gobernuak sinatu zen itun haren zatia bete du, baina Madrilgo gobernuak ez du hitza bete”.

Araizek gobernuari galdetu dio ea Madrileko gobernuak errekurtsoa kendu duen. Gobernutik erantzun diotenez, ez dute horren berririk. Horrez gain, parlamentariak Araizek mahai gainean jarri du ea Estatuak atzera egiteko arriskurik ez dagoen: “Oraindik dugu buru gainean zintzilik Damoclesen ezpata? Urtarrilean Barcina presidenteak konponduta zegoela esan zigun arren?“ gaineratu du. EH Bilduko parlamentariak Nafar gobernuari eskatu dio “tinko agertzea Madrilgo gobernuaren aurrean, Nafarroaren eskubideak defendatzeko eta batez ere ez dugulako onartuko Madriletik Nafarrekin txantxetan ibiltzea”.

Adolfo Araizen indarra jarri du Madrilek akordioa ez betetzearen ideian: “Nafarroak bete du berari zegokion zatia. Aldiz, beldur ginen Madrilek ez zuela hitza beteko, eta hala gertatu da. Urtarrilean esan ziguten arazoa konponduta zegoela Nafarroa eta Estatuaren itunaren ondorioz, Nafarroak konbenioa aldatu zuen baina Madrilek ez du errekurtsoa kendu”