Nafarroan onartutakoa Madrilen geldiarazteko asmoarekin erabili ditu berriz ere PP-k bere esku dituen epaitegiak. Oraingoan, Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak onartutako Indar Polizial eta eskuin muturraren Biktimen erreparaziorako Legea gelditu nahi du Madrilek. Arau hau, aurreko legegintzaldian onartu egin zen, urte luzeetan poliziaren indarkeriaren biktima izan direnek merezi duten aitormena eta erreparazioa izan dezaten. Legea egiterako orduan, talde parlamentarien gehiengoak parte hartu zuen, baita hainbat biktima eta senitartekok ere, beren ekarpenak eta bizipenak eskeiniz. UPN eta PP bakarrik geratu ziren parlamentuan Lege honen kontrako bozkarekin. Orain, Nafarroan lortu ez zutena, Madrilen eskuratu nahi dute helegitea aurkeztuz eta legea gelditzea bilatuz.

Beste behin ere, agerian geratu da bai PP-k eta baita bere bazkidea den UPN-k ere, nafarroako herritarren borondateari diote errespetu falta eta izaera demokratiko eza. Helegite honek, aurrekoan aurkeztu dituzten beste 16ak bezalaxe, Nafarroako herritarren erabakitze ahalmena indartzeko dagoen beharra agerian uzten du. Nafarroan hartutako erabakiak ezin baitira Madrilgo estrategia politiko eta zentralisten menpe izan.