Asun Fernandez de Garaialde EH Bilduko parlamentariak, Nafarroako Gobernuari zuzendutako galdera erregistratu du Parlamentuan, SONAGAR SGR-k datorren astean Elizondoko familia bat etxetik kanporatzeko dituen planengatik.

EH Bilduk jakin duenez, CPEN-en bitarteaz, Nafarroako Gobernuaren parte hartzea duen SONAGAR SGR eragileak, negozio baten sorkuntzan parte hartu zuen horretarako kapitala eskainiz. Negoziaren sortzaileak, beren gurasoen bermea izan zuen mailegua eskatzerako orduan. Egitasmoa ez zen aurrera atera. Orain SONAGAR SGR-k maileguaren bermea egin zutenei emandako laguntza exigitzen die eta besteak beste, beren etxebizitzatik kaleratzea eskatu du. Datorren urtarrilaren 28an aurreikusia dago, bi jubilatu hauen etxe kaleratzea.

Gauzak honela, informazioa eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari auzi honen inguruan. Asun Fernandez de Garaialde parlamentariak, etxe kaleratze hau gelditzeko asmorik ote duen galdetu dio Gobernuari, SONAGAR SGR-n duen parte hartzea kontutan hartuz.