Osasuna futbol taldearen inguruko polemikak ez du etenik. Parlamentuak onartutako erreskate legeak, kontuen ikuskaritza bat egitera behartzen zuen talde gorritxoa. Ikuskaritza bukatuta, berriz ere irregulartasunak azaleratu dira futbol taldearen kontuetan. 16milioi euroko ordainketa justifikatu gabe azaldu dira oraingoan. Horrexegatik EH Bilduko Adolfo Araizek, Mikel Aranburu kontseilariaren agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuan, auditoretza honen zehaztasunak eman ditzan, ezin baita ahaztu Osasunak egun instituzioen babes eta bermearekin aritzen dela.