“UPNk eta PPk nahi ez zuten hezkuntzako lan eskaintza onartu bainan egun bat lehenago Estatuaren helegitea ailegatzea ez da kasualitatea izan” salatu du EH Bilduko Adolfo Araizek, Gobernuak Hezkuntza deialdia beste aste batez atzeratuko duela ezagututa. “Estatuko herramintak erabilita PP-k bere bazkidean den UPNren arduragabekeri politikoa zuzendu nahi du orain. UPNk ez zituen epeak bete Lan Eskaintza Publikoa egiterako orduan eta iazko martxoan, helburu elektoralistek bultzatuta egin zuen deialdia. Orain, lan aukera hau itxaroten zuten milaka herritar izan daitezke kaltetuta” adierazi du Araizek “erabat salagarria da UPN eta PPren jarrera hau, Nafarroako erabakitze ahalmena eta herri honetako aldaketa politikoaren kontra egiteagatik, gutxi inporta baitzaie enplegua sortuko lukeen eskaintzaren gainetik pasatzea ere”.

“Uste dugu aste honetan Nafarroako Gobernuak hausnartu eta ahal dituen bide guztiak landu beharko lituzkeela Hezkuntzako Lanpostuen eskaintzan murrizketarik egon ez dadin, beti ere LEP guztia bertan behera utzi ahal duen ebazpen judiziala saihestuz” zuzendu zaio Adolfo Araiz Nafarroako Gobernuari “hala ere, helegiteak sortutako egoera berri honek ez du kolokan jartzen zerrenda bakarraren proposamena, beraz honekin aurrera jarraitzeko eskatzen diogu Gobernuari, eskubide berdintasuna bermatuz eta hezkuntza LEPetan urteetan egon den hizkuntz diskriminazioarekin bukatzeko”.