Ziurtatutako Errentaren Lege proposamena aurkeztu egin die Nafarroako Gobernuak, aldaketaren lau alderdiei. “Proposamenak Akordio Programatikoan adostutakoa jasotzen ez duela harritu egin gaitu” adierazi du Asun Fernandez de Garaialde, Eskubide Sozialetako saileko EH Bilduko bozeramaleak, “egoera hau zuzentzea eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari eta bereziki Laparra Kontseilariai, guztion artean Akordio programatikoan adostuakoa bete dadin”.

Kezka eta zalantza eragin duten neurriak bi dira. Alde batetik, lege proposamenak urte batetik bi urtetara handitzen du oinarrizko errenta jasotzeko Nafarroan bizi beharreko epearen baldintza, “honek, bi urte luzez inolako babesik gabe utziko ditu hainbat persona eta familia” salatu du Asun Fernandez de Garaialdek, egungo egoerarekin suposatzen duen atzerapausua gogoratuz. Bestalde, Oinarrizko Errenta kalkultzeko ez da Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata oinarritzat hartzen, “hainbat esparrutan errentak gora egiten duen arren, gutxieneko soldata erreferentzia moduan erabiltzea garrantzitsua da, oinarrizko errentak egonkortasuna eta kalkulatzeko oinarri sendoa izan dezan” azaldu du Fernandez de Garaialdek.

“Orokorrean legea positiboa iruditzen zaigu, hainbat esparrutan aurrerapusoak eman direlako, hala nola, herritarren eskubide bikoitzaren aitortzan, hau da, bergizarteratzeko eskubidea eta oinarrizko errenta ziurtatu bat izateko eskubidearen aitortzan” azaldu du EH Bilduko parlamentariak “prozedura erraz eta arinak planteatzen dira, baldintza eta betebehar argi eta zehatzekin. Hori guztia oso ongi dago, bainan salatutako bi aspektu horiek aldatzea eskatzen diogu Gobernuari, garrantzitsuak baitira eta adostuak baitaude”.

Datozen egunetan EH Bilduk bilerak eginen ditu Eskubide Sozialen esparruan lan egiten duten talde, elkarte eta eragileen iritziak jasotzeko, hauek ere lege proposamena ezagututa bate gin baitute planteatutako kezka, zalantza eta kexekin.