EH Bilduko Asun Fernandez de Garaialde parlamentariak, 2009an Sexu genero eta aferengatik diskriminazioaren kontrako foru legea garatzea eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Mozioan Transexualitateaz sensibilizazioa bultza dezan eskatzen du EH Bilduk eta adin txikiko transexualak dituzten familiendako laguntza eta harreta eskatzen dio.

Chrysallis Elkartearekin egindako lan saioaren ostean hartu da mozioa aurkezteko erabakia. Elkarte honek 2015.urtetik honat, sustengua eta laguntza ematen die Transexualen senitartekoei. “Orain arte transexualen familiek isilean eta beren kabuz hartu dituzte beren adin txikikikoen gaineko erabakiak eta pausoak” azaldu du Asun Fernandez de Garaialdek “elkartea sortu zenetik badute non informatu eta non laguntza eskatu. Horrexegatik Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu, laguntza honetan ere parte hartzea”. “Egun dugun legea garatzea beharrezkoa da, gizarte mailan, hezkuntza arloan, kiroletan edo ta mundu profesionalean, transexualitatea jorratu eta sentsibilizazio kanpainak egin daitezen” adierazi du Fernandez de Garaialdek.