Dabid Anaut, EH Bilduko parlamentariak, Nafarroako Gobernuari zuzendutako galdera erregistratu du, Mina Muga proiektuaren inguruan. Geoalcali S.L.-k proposatutako proiektu honek, meatze bat zabaltzeko asmoa du Zangozaldean, ehunka lanposturen promesapean. “Zurrumurru, kezka eta asmo asko piztu dira zonaldean” azaldu du Dabid Anautek “horrexegatik, ongi deritzogu epeak argitu daitezen, proiektua zertan den jakiteko, meatze honen irekieraren zai herritar asko baitaute”.

Proiektua gauzatzeko oraindik ere prozedura luzea da: Ingurumen-inpaktuaren adierazpena, lurraldearen antolamenduari dagozkion egokitzapenak, jarduera eta obra baimenak... Horrexegatik urrats hauek zeintzuk izanen diren argitzeaz gain, hauetarako zenbat denbora beharko den argitzea eskatu du Aanutek.