Nafarroako Kontseiluaren egitura birmoldatzeko Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Ie-k adostutako proposamena eztabaidatuko du biharko bilkuran Parlamentuak. Nafarroako Gobernua eta tokian tokiko entitateen aholkularitza juridikoa egiten duen eragile honen eguneroko lanean independentzia eta inpartzialtasuna bermatu nahi ditu legea aldatzeko proposamen honek. Adostutako testuak 7 tik 5era jeisten ditu Nafarroako Kontseilua osatzen duten kideen kopurua, Gobernuak hautatzen dituen bi kideak ezabatu ostean. Honela, momentuko Gobernuaren aldeko Kontseilua ekidin nahi da, aniztasuna bermatuz Gobernuaren egoeraren gainetik. Kontseiluko kideen hautaketa prozedura aldatzen da honenbestez, Parlamentuaren gehiengo absolutoa beharrezkoa izanik hautatua izateko. Neurri honekin, independentzia eta aniztasuna bermatu nahi da, inolako interes edo presioen menpeko hautaketarik egin ahal izateko.

Biharko bilkuran eztabaidatuko den Lege aldaketan, Nafarroako Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak eta Nafarroako Abokatuen Elkargoak, hautagaiak proposatu ahal izatea olanteatzen da, aniztasuna eta profesionaltasunaren bidean.

Lan egiteko askatasuna, aholkularitzarako profesionaltasun mailarik gorena, neutraltasuna eta aniztasuna bermatzeko, Kontseiluaren antolamenduan aldaketak eta hobekuntzak planteatzen ditu Lege Proposamenak.