Gaur aurkeztu da Nafarroako Parlamentuan, Oinarrizko Errentaren Lege berria. EH Bildutik egiten dugun irakurketa, positiboa da.

Eztabaida eta elkarren arteko lanaren fruitu den legea dugu honakoa.Gobernua, eragile sozialek, profesionalek, ukitutako pertsonek eta nola ez Aldaketa sustatu dugun 4 alderdiok parte hartu dugu Lege hau osatzeko eztabaidetan.

Aurreko araua nabarmenki hobetzen duen Lege berria adostu dugu guztion artean.

Eskubideak bermatu eta babes soziala hobetzen duen legea lortu dugu:

  • Larrialdi egoera pairatzen duten pertsonendako gizarteratzea eta lan inklusiorako eskubidea
  • Oinarrizko beharrei aurre egiteko nahikoa izanen den Ziurtatutako Oinarrizko errenta eskubidea, egoera zailenetan diren pertsonendako.

Lege honek pobrezia sakona borrokatzeko herraminta izanen da, egoera zailena duten pertsonen egoera hobetzeko lanean, adin txikikoak eta adineko pertsonen pobreziari arreta berezia eskeiniz.

Elkarren arteko lan honetan, denok egin ditugu gure ekarpenak, baita EH Bilduk ere. Maximoen gainetik, muturreko helburuen gainetik, akoridoa eta konsensua lehenetsi dugu, emergentzia egoera honetan, pertsonen egoera hobetzeko helburuarekin. Milaka nafar, gure bizilagunak direna, larrialdi egoera bizitzen ari dute. Gure erantzuna eskatzen duen egoera.

Erantzuna argia eta zuzena izan da, eskubideetan aurrera egitea.